miércoles, 20 de enero de 2010

Nekazaritzaren garapenean diharduten kazetarien sarea

Munduko Landaguneak aurtengo komunikazio apustuen artean kazetari sare bat sortzea du. Gaur egungo jendarte sareek aukera ezin hobea eskaintzen dizkigute. Twitter, Facebook, Youtube eta abar luze bat orain dela hiru urte ez genituen ezagutzen eta egun gure jardunaren parte garrantzitsu dira.

Landagune garapen lanean dihardugun kazetariok gizartearen globalizazioak aukera berriak eskaini dizkigu, baina aldi berean galdu ere. Nekazari edo abeltzaintzan kazetari espezializatu gutxi daude komunikabide erraldoietan. Baina aldi berean mundu honetan interesa duenak internet izeneko leiho erraldoi bat du.

Aukera berriak bertan egotea ez da nahikoa, haien jabe izan behar gara. Olatuek surflaria bultzatzen dute, baina surflaria uhin gainera igo behar da. Hortxe dugu koska.

Nola lan egin, landagune garapen munduan ari garen kazetariak harremanetan jartzeko? E-maila bidez, Twitter, Wiki lan txokoak eraikiz… erronka handia aurtengoa, baina inoiz baino gertuago duguna. Ekin dezagun lanari!

Unai Kontxa Olabarrieta
Munduko Landaguneko Komunikazio Arduraduna
Comunication Desk Coordinator of World Rural Forum

No hay comentarios:

Publicar un comentario